Argitalpen data: 2019/06/28
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
WebAccess/SCADA 8.3.5
Azalpena:
SCADA WebAccess-ek dituen hainbat eratako ahultasunak argitaratu dira: direktorioen arteko jauzia, bufferraren gainezkatzea, mugez kanpoko irakurketa, mugez kanpoko idazketa, eta fidagarria ez den erakuslearen deserreferentzia. Horiek baliatuz, informazio konfidentziala hedatu, fitxategiak ezabatu edo urruneko kodea exekuta liteke.
Konponbidea:
WebAccess 8.4.1 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
- Direktorioen arteko jauzi erako ahultasun bat dago, erabiltzaileak sartutako bide batean falta den baliozkotze batek eraginda, fitxategien eragiketara aplikatua izan aurretik. Hori baliatuz, erasotzaile batek fitxategiak ezabatu litzake administratzaile baimenekin. Ahultasun horretarako CVE-2019-10985 identifikatzailea erabili da.
- Pilaren bufferraren gainezkatze erako hainbat ahultasun daude, erabiltzaileak sartutako datuen luzera ez egiaztatzeak eraginda. Hori baliatuz erasotzaile batek urruneko kodea exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10991 identifikatzailea erabili da.
- Memoria dinamikoan bufferraren gainezkatze erako hainbat ahultasun daude, erabiltzaileak sartutako datuen luzera ez egiaztatzeak eraginda. Hori baliatuz erasotzaile batek urruneko kodea exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10989 identifikatzailea erabili da.
- Erabiltzaileak sartutako datuak egiaztatzen ez direnez, erasotzaile batek informazioa ezagutzera eman lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10983 identifikatzailea erabili da.
- Erabiltzaileak sartutako datuen luzera ez egiaztatzearen ondorioz, urruneko kodea exekuta liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-10987 identifikatzailea erabili da.
- Fidagarria ez den erakuslearen deserreferentzia erako ahultasun bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10993 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, SCADA, Ahultasuna