Argitalpen data: 2018/11/09
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Erabiltzaile batek Philips-en ekipoetako pasahitzei dagokien ahultasun baten berri eman du, izan ere, eskakizunak ez dira behar luketen bezain sendoak. Jakinarazpen horren ondoren Philipsek NCCIC informatu du. Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, kaltetutako gailua dagoen sare lokalera sarbidea lukeen erasotzaile batek sistemako osagaiak arriskuan jar litzake.
Konponbidea:
Philipsek bere bezeroei gomendatu die IntelliSpace PACS produktuaren instalazioak ingurune kontrolatu batean egitea, ustiatzearen arriskuak murriztearren NCCICek emandako gomendioak jarraituz (VPNaren erabilpena, sareak euren artean isolatzeko suebakiak, kaltetutako gailuek Internetera sarbidea izan dezaten saihestea, eta abar).
Horrez gain, Philipsek bere bezeroei antibirus konponbide automatizatu bat eskaini die, kudeatutako zerbitzuak dituzten ingurune guztietan mehatxuak iraunkorki monitorizatzen eta zuzentzen dituena. Bestalde, Philipsek partxeen hileroko programa bat ere badauka, programa horretan parte hartu nahi duten IntelliSpace PACSen erabiltzaile guztiei eskaintzen zaiena.
Philips iSite 3.6 plataforma bere bizitza erabilgarriaren amaieran aurkitzen da (End of Life, EoL) eta bere zerbitzuaren amaieran (End of Service, EoS).
Ahultasunaren behin-behineko arintze modura, Philipsek ondokoa gomendatzen die erabiltzaileei:
Informazio gehiagorako, Philipsek ondoko kontaktuak eskaini ditu:
Xehetasuna: