Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Loturaren ebazpen desegokia Thales DISen SafeNet Sentinel LDK License Manager Runtime-n

Argitalpen data: 2019/12/10

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

SafeNet Sentinel LDK License Manager, 7.101 baino lehenagoko bertsio guztiak (soilik Microsoft Windows duten bertsioak).

Azalpena:

Blizzard Entertainment Red Team-eko Ryan Wincey ikertzaileak kritikotasun altuko ahultasun baten berri eman du. Hori baliatuz erasotzaile lokal batek pribilegioen eskalatzea egin lezake.

Konponbidea:

Thales-ek 7.101 bertsiora edo berriago batera eguneratzea gomendatzen du.

Xehetasuna:

Kaltetutako produktua ahula da zerbitzu modura konfiguratzen denean. Ahultasun hori baliatuz, sarbide lokala lukeen erasotzaile batek sistemaren direktorioko fitxategiak idatzi eta ezaba litzake lotura sinbolikoak erabiliz, eta horren ondorioz pribilegioen eskalatzea egin liteke. Ahultasun hori asmo gaiztoko DLLak exekutatzeko ere balia liteke, eta horrek negatiboki eragin lezake sistemaren integritatean eta eskuragarritasunean. Ahultasun horretarako CVE-2019-18232 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna