Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Nonce berrerabiltzea BD Pyxis gailuetan

Argitaratze-data: 2018/04/25

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

  • BD Pyxis Anesthesia ES,
  • BD Pyxis Anesthesia System 4000,
  • BD Pyxis Anesthesia System 3500,
  • BD Pyxis MedStation 4000 T2,
  • BD Pyxis MedStation ES,
  • BD Pyxis SupplyStation,
  • BD Pyxis Supply Roller,
  • BD Pyxis ParAssist System,
  • BD Pyxis PARx,
  • BD Pyxis CIISafe Workstation,
  • BD Pyxis StockStation System, and
  • BD Pyxis Parx handheld

Azalpena:

Mathy Vanhoef ikertzaileak (imec-DistriNet, KU Leuven) KRACK ahultasunak atzeman zituen eta BDk horien berri eman du. Erasotzaile batek trafiko datuak manipulatu litzake, komunikazio zifratuak partzialki agerraraziz edo trafiko injekzio bat eraginez.

Konponbidea:

BDk hirugarrenen partxeak ezarri ditu partxeen hedapenerako errutinaren bidez. Horrela, ahultasun hori konpontzen da ia gailu guztietan. Gailu batzuetarako BDrekin koordinatu beharra dago. BD bezeroekin jarri da harremanetan, partxeak programatu eta zabaltzeko. Gainera, zera gomendatzen du:

  • Azken eguneratzeak Wifi sarbidea duten puntuetan instalatuta daudela ziurtatzea.
  • Barruti fisikotik datozen erasoak prebenitzeko neurri fisiko egokiak aplikatzea.
  • Datuen babes kopiak eta berreskuratze prozesuak badaudela egiaztatzea, hondamendiren bat gertatzekotan.

Xehetasuna:

Ahultasun bat dago WPA eta WPA2 protokoloan, industria osoan erabilia, KRACK (Key Reinstallation Attacks) deritzen berrinstalatze erasoek kaltetua.

Wi-Fi WPA eta WPA2 protokoloetan erabilitako lau urratsetan emandako establezimendu trafikoa manipulatu egin daiteke nonce delakoa berrerabiltzeko, gakoa berriro instalatuz. Horren ondorioz, erasotzaile bat seinalearen helmenaren barruan egon liteke, bitartekari erasoa egin eta tramak erreproduzitu, deszifratu edo faltsutu. Ahultasun honi honako identifikatzaileak esleitu zaizkio: CVE-2017-13077, CVE-2017-13078, CVE-2017-13079, CVE-2017-13080, CVE-2017-13081, CVE-2017-13082, CVE-2017-13086, CVE-2017-13087 y CVE-2017-13088.

Etiketak: Komunikazioak, Ahultasuna