Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Baliozkotu gabeko bilaketa ibilbidea Omron-en DeviceNet-en Network Configurator-en

Argitalpen data: 2019/05/15

Garrantzia: Handia 

Kaltetutako baliabideak: 

  • DeviceNet Safety-ren Network Configurator, 3.41 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

n0b0dy ikertzaileak, NCCICrekin batera, baliozkotu gabeko bilaketa ibilbidearen erako ahultasun bat aurkitu du Omron-en DeviceNet Safety-ren Network Configurator aplikazioan. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake aplikazioaren pribilegioekin.

Konponbidea:

Omron-ek ez du oraindik argitaratu ahultasun hori konpon dezakeen eguneraketarik. Bitartean, hura arintzeko honako neurrietako bat aplikatzea gomendatzen du:

  • PATH ingurunearen aldagaian zerrendatutako direktorioak ezabatzea edo murriztea.
  • Sistemaren direktorioen gainean idazketa baimenak soilik administratzaile kontuek dituztela ziurtatzea.
  • Windowsen PCak erabiltzaile estandarrekin erabiltzea, administratzaile kontuak kasu berezietarako erabiliz.
  • Aplikazioa instalatuta dagoen direktorioaren barnean fitxategi ez fidagarririk ez dagoela ziurtatzea.
  • Direktorioan fitxategi ez-fidagarririk ez dagoela ziurtatzea bertan proiektu fitxategi bat exekutatu aurretik, edo bestela karpeta fidagarri batera mugitzea.

Xehetasuna:

  • Aplikazioak baliabideak erabiltzen ditu baliozkotu gabeko bilaketa ibilbide batean. Hori baliatuz, asmo gaiztoko DLL fitxategi bat exekuta liteke aplikazioak kontrolatzen ez duen leku batean kokatuta dagoena eta aurreikusitako direktorioetatik kanpo. Ahultasun horretarako CVE-2019-10971 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Ahultasuna