Argitalpen data: 2020/06/19
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Dräger Perseus A500, softwarearen 2.00tik 2.02ra bitarteko bertsioak.
Azalpena:
Sarrera datuen baliozkotze desegoki erako ahultasun baten berri eman da Dräger Perseus A500-en.
Konponbidea:
Softwarearen 2.03 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
Kaltetutako produktuak ez ditu modu zuzenean baliozkotzen bereziki diseinatutako datu jakin batzuk, Medibus interfazearen bidez doazenak. Horrek eragin lezake kurben ikuspena atzeratzea, eta azken finean berrabiaratze bat gerta liteke berotan. Kontrolatutako aireztapen moduak erabiltzen direnean, berotan egindako abiatze batek aireztapenaren presioa giroan dagoenaren mailaraino jaistea eragiten du, eta horrek pazientearen egoera kaltetu lezake.
Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna