Argitalpen data: 2020/07/31
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
DreamMapper, 2.24 bertsioa eta aurrekoak.
Azalpena:
Informazio sentikorreko ahultasun bat argitaratu da. Erasotzaile batek errore mezuen mota desberdinen azalpen zehatza ikus lezake.
Konponbidea:
DreamMapper produktuaren eguneratze bat aurreikusi da 2021eko uztailerako.
Edozein zalantza baduzue, jarri harremanetan Philips-en laguntza zerbitzuarekin.
Xehetasunak:
Fitxategietan idatzitako informazioa erasotzaile batentzako erabilgarria izan daiteke, izan ere, errore mezu moten deskribapen zehatza ikus lezake. Ahultasun horretarako, CVE-2020-14518 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneratzea, Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna.