Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Pribilegioen eskalatze erako ahultasuna Advantech-en WebAccess-en

Argitalpen data: 2019/03/08

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

  • WebAccess

Azalpena:

Zero Day Initiative-ko Fritz Sands-ek pribilegioen eskalatze erako ahultasun baten berri eman du, Advantech-en WebAccess produktuei eragiten diena. Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek pribilegioak eskalatzea lor lezake.

Konponbidea:

  • Une honetan ez dago ahultasun hori konpontzeko partxerik. Zerbitzuarekiko interakzioa konfiantzazko makinei soilik baimentzea aholkatzen da.

Xehetasuna:

  • Pribilegioen eskalatze erako ahultasun bat dago sarbidearen kontrolaren barnean produktua instalatzen denean. Instalazio horrek une honetan sistemako fitxategiek duten sarbide kontrolaren murrizpenak ahultzen ditu, eta era berean, fitxategi berriei murrizpen ahulak sartzen dizkie. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake pribilegioak eskalatzeko administratzaile mailaraino.

Etiketak: 0day, Window