Argitalpen data: 2020/07/09
Garrantzia: Txikia
Kaltetutako baliabideak:
Logix Designer Studio 5000, 32.00, 32.01 eta 32.02 bertsioak.
Azalpena:
Pwn2Own lehiaketan zehar, Logix Designer Studio 5000 tresnan atzemandako ahultasun baten berri eman zen. Ahultasun hori baliatuta, erasotzaile batek artxibo maltzur bat parsetu lezake, eta, horren ondorioz, informazioa zabaldu.
Konponbidea:
AML edo RDF artxiboak erabiltzen dituzten Rockwell Automation erakundearen bezero guztiei gomendatzen zaie iturri ezezagunetako artxiborik ez onartzeko, eta kontuz ibiltzeko, ingeniaritza soziala ahultasun horretaz baliatu daiteke eta.
Xehetasuna:
Logix Designer Studio 5000 tresnaren 32.00, 32.01 eta 32.02 bertsioek hirugarrenen XML ikertzaile bat erabiltzen dute. AML eta RDF artxiboak onartzen ditu modu natiboan, kanpoko edozein erakundetatik. Arrakastaz erabilita, egiaztatu gabeko erasotzaile batek artxibo maltzur bat sortu lezake, eta, aztertuta, programaren bestelako baliabide edo host izenak zabaldu litzake. Ahultasun horretarako, CVE-2020-12025 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneratzea, Ahultasuna