Argitalpen data: 2019/07/31
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
Bus CAN sareak erabiltzen dituen aireontziak.
Deskribapena:
Rapid7 erakundeak ahultasun bat atzeman du aireontzietako Bus CAN sarearen inplementazioan. Ahultasun horri esker, aireontzirako sarbide fisikoa daukan erasotzaile batek datu faltsuak injektatu litzake, hegazkin sistemetan irakurketa okerrak egiteko aukerarekin.
Konponbidea:
Honako neurriak hartzea gomendatu da:
Xehetasuna:
Aireontzirako sarbide fisikoa daukan erasotzaile batek gailu bat konektatu lezake Bus CAN sarean eta gero datu faltsuak injektatu. Horren ondorioz, irakurketa okerrak emango lirateke aireontziaren hegazkin sistemetan. Ikertzaileek adierazi dute motorraren telemetria irakurketak, brujula, altitudea, airearen abiadura eta eraso angelua manipulatu egin daitezkeela pilotuari neurketa faltsuak bidaltzeko. Horren ondorioz, aireontziaren kontrola gal daiteke.
Etiketak: Komunikazioak, Ahultasuna