Argitalpen data: 2019/09/12
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
IntelliVue WLAN modulua (Wireless Local Area Network), A eta B bertsioak.
Azalpena:
Philips-ek IntelliVue Patient Monitors ekipoek erabiltzen duten IntelliVue WLAN moduluari eragiten dion ahultasun bat aurkitu du, A eta B bertsioetan.
Konponbidea:
Philipsek kaltetutako moduluak C bertsioarekin ordezkatzea gomendatzen du, orain duten firmware bertsioari (B.00.31) ez baitio eragiten ahultasun horrek. A bertsioari dagokionez, Philipsek dio 2019. urtearen amaieran ahultasun hori konpontzen duen partxe bat argitaratuko duela.B bertsioak ez dauka jarraipenik.
Xehetasuna:
Baimenik gabeko erabiltzaile batek, ezagutza handiak balitu eta gailuaren sare lokalera sarbidea balu, gailuaren firmwarea eta datuen fluxua kaltetu litzake.
Etiketak: Eguneraketa, Osasuna, Ahultasuna