Argitalpen data: 2020/08/12
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Tridium etxeak jakinarazi du Niagara ekipoetan ahultasun bat dagoela. Horren bidez, erasotzaile batek baliabideak agortzea eragin lezake.
Konponbidea:
Tridium etxeak honako eguneratzeak argitaratu ditu:
Eguneratzeak eskuragarri daude Tridium taldearen laguntza-kanalean.
Xehetasunak:
Atzemandako ahultasunaren jatorria honakoa da: TLS lotura protokolo baten denbora agortzea, konexioa bukaraziz. Horren ondorioz, Niagara eskegita geratzen da eta eskuz berrabiarazi beharra dago.
Ahultasun horretarako, CVE-2020-14483 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: IoT, SSL/TLS , Ahultasuna