Argitalpen data: 2020/06/25
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
CPU moduluen bertsio guztiak MELSEC iQ-R, iQ-F, Q, L eta FX serieetan.
Azalpena:
NESC Lab-eko Shunkai Zhu, Rongkuan Ma eta Peng Cheng-ek ahultasun honen berri eman diote Mitsubishi Electric-i. Hori baliatuz erasotzaile batek komunikazioen datuak atzeman edo manipula litzake, baimendu gabeko eragiketak egin, edo zerbitzuaren ukapen (DoS) erako erasoak burutu.
Konponbidea:
Mitsubishi Electric-ek gomendatzen du komunikazioak zifratzea VPN bat erabiliz, ahultasun honen eragina arintzearren.
Xehetasuna:
Mitsubishi Electric MELSEC-en iQ-R, iQ-F, Q, L eta FX serieetako CPU moduluen eta GX Works3/GX Works2 serieetako CPU moduluen artean testu lauan egindako komunikazioaren ondorioz gertatzen den ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek komunikazioen datuak atzeman edo manipula litzake, baimendu gabeko eragiketak egin, edo zerbitzuaren ukapen (DoS) erako erasoak aurrera eraman. Ahultasun horretarako CVE-2020-14476 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna