Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Direktorio jauziko ahultasuna, Eaton-en Intelligent Power Management delakoan

Argitaratze-data: 2019/01/17

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

·       Intelligent Power Management, v1.62 bertsioak eta aurrekoak.

Deskribapena:

Eaton enpresak direktorio jauziaren motako ahultasun bat atzeman du; Intelligent Power Management softwareari eragiten diona.

Konponbidea:

  • Eaton etxeak softwarearen v1.64 bertsioa argitaratu du, ahultasuna konpontzeko. Kaltetutako produktua erabiltzen duten bezero guztiei gomendatzen zaie bertsio horretara egokitzeko. Deskargen zentroan daukate eskuragarri.

Xehetasuna:

·       Erasotzaile batek ahultasun hori baliatu lezake gailuaren informazioa lortzeko. Ahultasun horretarako, CVE-2018-12031 identifikatzailea esleitu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna