Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasuna 3S-Smart Software Solutions GmbH-ren CODESYSen web zerbitzarian

Argitalpen data: 2019/11/20

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak: 

Web zerbitzaria (CmpWebServer eta CmpWebServerHandler) duten CODESYS V3ren exekuzio denborako sistema guztiak kaltetuta daude, 3.5.15.20 baino lehenagoko bertsioak badira, eta zeinahi delarik CPU edo sistema eragile mota:

  • BeagleBone-rako CODESYS Control;
  • emPC-A/iMX6rako CODESYS Control;
  • IOT2000rako CODESYS Control;
  • Linuxerako CODESYS Control;
  • PLCnext-erako CODESYS Control;
  • PFC100erako CODESYS Control;
  • PFC200erako CODESYS Control;
  • Raspberry Pi-rako CODESYS Control;
  • RTE V3rako CODESYS Control;
  • CODESYS Control RTE V3 (Beckhoff CXerako);
  • CODESYS Control Win V3 (CODESYS Development System-en konfigurazioaren zati bat ere bai);
  • CODESYS HMI V3;
  • CODESYS Control V3 Runtime System Toolkit;
  • CODESYS V3 Embedded Target Visu Toolkit;
  • CODESYS V3 Remote Target Visu Toolkit.

Azalpena: 

OEM eta Tenable-ren bezero batek memoria dinamikoan (heap) oinarritutako bufferraren gainezkatze erako ahultasun baten berri eman du, Codesys V3 sistemei eragiten diena.Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapena eragin lezake edo kode arbitrarioa exekutatu.

Konponbidea: 

Ahultasun hori konpontzeko 3S-Smart Software Solutions GmbH-k 3.5.15.20 bertsioa argitaratu du.

Xehetasuna: 

CODESYSen web zerbitzaria CODESYS WebVisu-k erabiltzen du web nabigatzaile batean CODESYSen bistaratze pantailak erakusteko. Bereziki diseinatutako eskaerak bidaliz, memoria dinamikoan (heap) oinarritutako bufferraren gainezkatzea eragin liteke. Aurrerago, horrek web zerbitzaria blokea lezake, zerbitzuaren ukapen egoera eragin edo urrunetik kodea exekutatzeko balia liteke. Web zerbitzaria CODESYSen exekuzio denborako sistemaren parte denez, horren ondorioz exekuzio sistemak bere osotasunean ustekabeko portaera izan lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-18858 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna