Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasuna Siemensen iOS SIMATIC WinCC OA Operator Aplikazioan

Argitaratze-data: 2018/04/18

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

  • Siemensen SIMATIC WinCC OA Operator iOS App, bertsio guztiak.

Azalpena:

IOActive-ko Alexander Bolshev eta Emberdiko Ivan Yushkevich ikertzaileak Siemensekin batera koordinatu dira, ahultasun hori kudeatzeko. iOS SIMATIC WinCC OA Operator sistemarako aplikazioak ahultasun bat dauka eta gailu mugikorrerako sarbide fisikoa duen erasotzaile batek zifratu gabeko datuak irakur litzake, aplikazioaren direktorioaren barruan.

Konponbidea:

Siemensek honako konponbideak eta arintze espezifikoak identifikatu ditu, bezeroek arriskua murrizteko aplikatu ditzaketenak:

  • Saio bakoitzaren hasieran eta ostean pasahitza gordetzeko aukera ematen duen botoia desaktibatu.
  • SIMATIC WinCC OA sistemaren segurtasun-gidan jarraitu, SIMATIC WinCC OA sistemaren eremuan segurtasuna mantentzeko. Gida hau honako loturan deskargatu daiteke:

https://portal.etm.at/index.php?option=com_phocadownload&view=category&id=52:security&Itemid=81

Xehetasuna:

  • Datu sentikorrak erakustea: Siemensen iOS SIMATIC WinCC OA Operator sistemarako aplikazioak ez dauka babes nahikorik aplikazioaren datu sentikor batzuk babesteko (zerbitzarira sartu ahal izateko datuak, esaterako). Gailu mugikorrerako sarbide fisikoa duen erasotzaile batek ahultasun hori baliatu dezake datu sentikorrak lortzeko, aplikazioaren direktorioaren barruan zifratuta ez daudenak. Ahultasun horretarako CVE-2018-4847 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: iOS, Mugikorrak, Siemens, Ahultasuna