Argitalpen data: 2020/06/19
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
GenBroker64, Platform Services, Workbench, FrameWorX Server 10.96 bertsioarekin edo lehenagokoekin erabiltzen duten produktuak honakoak dira:
GenBroker32 v9.5 bertsioa edo lehenagokoak dituzten produktuak honakoak dira:
Azalpena:
Claroty, Flashback eta Incite enpresetako eta Oak Ridge Laborategi Nazionaleko ikertzaileek hainbat ahultasun aurkitu dituzte Iconics produktuetan. Horiek baliatuz kodearen urruneko injekzioak edo zerbitzuaren ukapen erako erasoak egin litezke.
Konponbidea:
Ahultasun horiek konpontzeko Iconics-ek 10.96, 10.95.5 eta 10.95.2 bertsioak argitaratuko ditu Genesis64-rako eta 9.4 eta 9.5 bertsioak Genesis32-rako.
Informazio gehiago eskuratzeko Iconics-en webgunera jotzea gomendatzen da.
Xehetasuna:
Iconics-en produktuetan aurkitutako ahultasunak baliatuz mugez kanpoko idazketa erako erasoak, kode injekzioak edo fidagarriak ez diren datuen deserializazioa egin litezke.
Larritasun handieneko ahultasuna izaera kritikokoa da. Hori baliatuz bereziki diseinatutako WCF bezero batek SQL komando arbitrarioak exekuta litezke urrunetik Genesis64 FrameWorX zerbitzarian.
Ahultasun horiei esleitutako identifikatzaileak honakoak dira: CVE-2020-12011, CVE-2020-12015, CVE-2020-12009, CVE-2020-12013 eta CVE-2020-12007.
Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, SCADA, Ahultasuna