Argitalpen data: 2018/08/29
Garrantzia: Txikia
Kaltetutako baliabideak:
- Joomla!, 1.5.0tik 3.8.11ra bitarteko bertsioak
Azalpena:
Joomla!-ren 3.8.12 bertsioa argitaratu da, larritasun
txikiko 3 ahultasun konpontzen dituena.
Konponbidea:
Joomla! 3.8.12 berriz
instalatzea edo bertsio horretara eguneratzea.
Xehetasuna:
- InputFilter klaseak duen egiaztapen oker bat dela-eta bereziki eraikitako PHAR fitxategiek igoera iragazkia gaindi lezakete. Ahultasun horretarako CVE-2018-15882 identifikatzailea erreserbatu da.
- Erabiltzailearen profilaren orrian irteerako iragazki oker bat dela-eta biltegiratze erako XSS bat egin liteke. Ahultasun horretarako CVE-2018-15880 identifikatzailea erreserbatu da.
- Desgaitutako eremuen txekeo desegoki batek ACL urraketa bat eragin lezake. Ahultasun horretarako CVE-2018-15881 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Edukien
kudeatzailea, Ahultasuna