Argitalpen data: 2019/09/25
Garrantzia: Txikia
Kaltetutako baliabideak:
Joomla! CMS, 3.0.0tik 3.9.11ra bitarteko bertsioak.
Azalpena:
Joomla!-k bertsio berri bat argitaratu du, bere nukleoak duen cross-site scripting (XSS) erako kritikotasun txikiko ahultasun bat konpontzen duena.
Konponbidea:
3.9.12 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
Lehenetsitako txantiloietako logo parametroak zuen ahultasun bat baliatuz kodearen ihesaldi bat gerta liteke, eta horrela XSS bat eragin. Ahultasun horretarako CVE-2019-16725 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, CMS, Ahultasuna