Argitalpen data: 2019/07/10
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- SAP Diagnostic Agent (LM-Service), 7.20 bertsioa.SAP NetWeaver Process Integration ABAP-en testak (SAP Basis), 7.0, 7.1, 7.3, 7.31, 7.4 eta 7.5 bertsioak.
- SAP Commerce Cloud (lehen SAP Hybris Commerce) (HY_COM), 6.3, 6.4, 6.5, 6.6, 6.7, 1808 eta 1811 bertsioak.
- OpenUI5, lehenagoko bertsioak eta ondoko hauek barne: 1.38.39, 1.44.39, 1.52.25, 1.60.6 eta 1.63.0.
- SAP Information Steward, 4.2 bertsioa.
- ABAP Server eta ABAP Platform (SAP Basis), 7.31, 7.4 eta 7.5 bertsioak.
- SAP BusinessObjects Business Intelligence Platform (BI Workspace) (Enterprise), 4.1, 4.2 eta 4.3 bertsioak.
- SAP NetWeaver for Java Application Server (Web Container), honako bertsioak: engineapi (7.1, 7.2, 7.3, 7.31, 7.4 eta 7.5) eta servercode (7.2, 7.3, 7.31, 7.4 eta 7.5).
- SAP ERP HCM (SAP_HRCES), 3 bertsioa.
- SAP NetWeaver Application Server for Java (Startup Framework), 7.21, 7.22, 7.45, 7.49, eta 7.53 bertsioak.
- SAP Gateway, 7.5, 7.51, 7.52 eta 7.53 bertsioak.
Azalpena:
SAPek hainbat produkturi buruzko segurtasun eguneraketa batzuk argitaratu ditu bere hileroko komunikatuan.
Konponbidea:
SAPen zerbitzu ataria bisitatzea eta fabrikatzaileak adierazten duen moduan beharrezkoak diren eguneraketa edo partxeak instalatzea.
Xehetasuna:
SAPek segurtasun partxeei buruz argitaratzen duen hileroko komunikatuan 11 segurtasun ohar argitaratu ditu. Horietatik 1 larritasun kritikokoa da, 1 larritasun altukoa eta beste 9 larritasun ertainekoak.
Argitaratutako ahultasun motak honako hauek dira:
- Cross-Site Scripting (XSS) erako 4 ahultasun.Kode injekzioko ahultasun bat.
- Sistema eragileko komandoen injekzio erako ahultasun bat.
- Zerbitzuaren ukazioko ahultasun bat.
- Informazioaren zabalkundeko ahultasun bat.
- Beste era batzuetako 3 ahultasun.
Kritikotzat eta altutzat kalifikatutako segurtasun oharrak honi buruzkoak dira:
- Ahultasun kritiko bat aurkitu da SolMan Diagnostic Agent-en (SMDAgent), Solution Manager-ekoa (SolMan), SAP sistema bakoitzaren eta Solution Manager-en artean dauden monitorizazio eta diagnostiko gertaeren komunikazioak kudeatzen dituena. Ahultasun hau baliatuz erasotzaile batek SAP sistema osorik jar lezake arriskuan. Ahultasun horretarako CVE-2019-0330 identifikatzailea erreserbatu da.
- Testing proba automatizatuak egiteko erabiltzen den Extended Computer Aided Test Tool (eCATT) tresnan larritasun altuko ahultasun bat aurkitu da. Hori baliatuz kodea injekta liteke, eta horrela sistemaren integritatean eta eskuragarritasunean eragin. Ahultasun horretarako CVE-2019-0328 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, SAP, Ahultasuna