Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

SAPen segurtasun eguneraketa 2018ko ekainean

Argitalpen data: 2018/06/14

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • SAP Business One, 9.2 eta 9.3 bertsioak
  • SAP Internet Sales, 7.30,7.31, 7.32, 7.33 eta 7.54 bertsioak
  • SAP Business Objects CMC, BI Launchpad, Friorified BI Launchpad, 4.0, 4.10, 4.20 eta 4.30 bertsioak
  • SAP Business Objects Enterprise, 4.0 eta 4.1 bertsioak
  • SAP UI5
  • SAP UI5 Handler
  • SAP Identity Management, 8.0 bertsioa

Azalpena:

SAPek hainbat produkturi buruzko segurtasun eguneraketa batzuk argitaratu ditu bere hileroko komunikatuan.

Konponbidea:

SAPen laguntzarako webgunea bisitatu eta fabrikatzaileak adierazten dituen beharrezko eguneraketa edo partxeak instalatzea.

Xehetasuna:

SAPek segurtasun partxeei buruz argitaratzen duen hileroko komunikatuan 10 segurtasun ohar eman ditu ezagutzera. Horietatik 3 ohar lehenagotik argitaratutako segurtasun oharrei dagozkien eguneraketak dira. Hamar horietatik 2 larritasun kritikokoak dira, beste 4 larritasun altukoak eta beste 4 larritasun ertainekoak.

Argitaratutako ahultasun motak ondoko hauek dira:

  • Kode injekzioko 2 ahultasun
  • Informazio zabalkundeko 2 ahultasun
  • Zerbitzuaren ukapeneko ahultasun bat
  • Cross-Site Scripting gabezia erako ahultasun bat
  • XMLren balioztatze okerreko ahultasun bat
  • Beste tipologia batzuetako 3 ahultasun

Ahultasun garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

  • SAP Business One-n informazio zabalkundea, erasotzaile bati informazio gehigarria eskuratzen lagunduko liokeena (sistemaren datuak, arazketa informazioa, eta abar). Horren bitartez sistemari buruz ikasi ahal izango luke eta beste eraso batzuk planifikatu ahal izango lituzke.
  • Baimenik gabeko erasotzaile batek urrunetik komandoak exekutatu ahal izango lituzke hura exekutatu zuen zerbitzuaren pribilegio maila berdinekin. Hartara, SAP zerbitzari bateko fitxategi sistema batean kokatutako fitxategi eta direktorio arbitrarioetara sarbidea izango luke, esate baterako, aplikazioaren iturri kodera, konfiguraziora edo sistemako fitxategi kritikoetara. Horrela informazio tekniko kritikoa eta negozioari buruzkoa lor lezake.
  • Erasotzaile batek SAP Internet Sales-en zerbitzuaren ukapeneko ahultasun bat erabil lezake osagai ahul baten prozesu bat amaitzeko, inork erabil dezan eragotziz. Horrek negozio prozesuei, sistemaren erabilgarritasunari eta, beraz, negozioaren ospeari eragingo lioke.

Etiketak: Eguneraketa, SAP, Ahultasuna