Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

SAPen 2019ko martxoko segurtasun eguneraketa

Argitalpen data: 2019/03/13

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • SAP Business Client, 6.5 bertsioa
  • SAP HANA Extended Application Services, 1 bertsioa.
  • SAP NetWeaver Java Application Server (J2EE-APPS), 7.10etik 7.11, 7.20, 7.30, 7.31, 7.40 eta 7.50era bitarteko bertsioak.
  • ABAP Server (NetWeaver eta Suite/ERPn erabilia), Kernel 7.21 edo 7.22 erabiltzen duen bertsioa, ABAP Server 7.00tik 7.31ra, Kernel 7.45, 7.49 edo 7.53 erabiltzen duten bertsioak, ABAP Server 7.40tik 7.52era edo ABAP Platform.
  • ABAP Server of SAP NetWeaver eta ABAP Platform, honako bertsioak: KRNL32NUC 7.21, KRNL32NUC 7.21EXT, KRNL32NUC 7.22, KRNL32NUC 7.22EXT, KRNL32UC 7.21, KRNL32UC 7.21EXT, KRNL32UC 7.22, KRNL32UC 7.22EXT, KRNL64NUC 7.21, KRNL64NUC 7.21EXT, KRNL64NUC 7.22, KRNL64NUC 7.22EXT, KRNL64NUC 7.49, KRNL64NUC 7.74, KRNL64UC 7.21, KRNL64UC 7.21EXT, KRNL64UC 7.22, KRNL64UC 7.22EXT, KRNL64UC 7.49, KRNL64UC 7.73, KRNL64UC 7.74, KRNL64UC 8.04, KERNEL 7.21, KERNEL 7.45, KERNEL 7.49, KERNEL 7.53, KERNEL 7.73, KERNEL 7.74, KERNEL 7.75 eta KERNEL 8.04.
  • ABAP Platform (SLD Registration), honako bertsioak: KRNL32NUC 7.21, 7.21EXT, 7.22, 7.22EXT; KRNL32UC 7.21, 7.21EXT, 7.22, 7.22EXT; KRNL64NUC 7.21, 7.21EXT, 7.22, 7.22EXT, 7.49; KRNL64UC 7.21, 7.21EXT, 7.22, 7.22EXT, 7.49. 7.73; KERNEL 7.21etik 7.22ra bitartekoak, 7.45, 7.49, 7.53, 7.73 eta 7.75.
  • SAP Mobile Platform SDK, SDK 3.1 SP03 PL02 eta SDK 3.1 SP04 baino lehenagoko bertsioak.
  • SAP BusinessObjects Business Intelligence Platform (BI Workspace), 4.10 eta 4.20 bertsioak.
  • SAP BusinessObjects Business Intelligence Platform (CMC Module), 4.10, 4.20 eta 4.30 bertsioak.
  • SAP Plant Connectivity, 15.1 eta 15.2 bertsioak.
  • SAP Enterprise Financial Services, SAPSCORE 1.13, 1.14 eta 1.15 eta S4CORE 1.01, 1.02 eta 1.03 bertsioak.
  • EA-FINSERV 1.10, 2.0, 5.0, 6.0, 6.03, 6.04, 6.05, 6.06, 6.16, 6.17, 6.18, 8.0 eta Bank/CFM 4.63_20.
  • FSAPPL, 5 bertsioa.
  • S4FPSL, 1 bertsioa.
  • Banking services SAPetik, 9.0 bertsioa.

Azalpena:

SAPek hainbat produkturi buruzko segurtasun eguneraketa batzuk argitaratu ditu bere hileroko komunikatuan.

Konponbidea:

  • SAPen laguntza ataria bisitatu eta fabrikatzaileak adierazten duen moduan beharrezkoak diren eguneraketa edo partxeak instalatzea.

Xehetasuna:

SAPek segurtasun partxeei buruz argitaratzen duen hileroko komunikatuan 9 segurtasun ohar eta 3 eguneraketa eman ditu ezagutzera. Horietatik 1 larritasun kritikokoa da, 2 larritasun altukoak eta beste 9 larritasun ertainekoak.

Argitaratutako ahultasun motak ondokoak dira:

  • Baimenaren egiaztapen gabeziako 3 ahultasun.
  • XSS (Cross-Site Scripting) erako 2 ahultasun.
  • Zerbitzuaren ukazioko ahultasun bat.
  • XML External entity erako 4 ahultasun.
  • Beste era batzuetako 2 ahultasun.

Kritikotzat kalifikatutako segurtasun oharra honi buruzkoa da:

  • SAP Business Client-ek duen ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek bereziki diseinatutako kodea injekta lezake memorian. Horrela zerbitzuaren ukapena edo kodearen urruneko exekuzioa eragingo luke.

Etiketak: Eguneraketa, SAP, Ahultasuna