Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Microsoften segurtasun-eguneratzeak. 2021eko otsaila.

Argitalpen data: 2021/02/10

Garrantzia: Kritikoa 

Kaltetutako baliabideak: 

  • . NET Core;
  • .NET Framework;
  • Azure IoT;
  • Developer Tools;
  • Microsoft Azure Kubernetes Service;
  • Microsoft Dynamics;
  • Microsoft Edge Android-erako;
  • Microsoft Exchange Server;
  • Microsoft Graphics Component;
  • Microsoft Office Excel;
  • Microsoft Office SharePoint;
  • Microsoft Windows Codecs Library;
  • Role: DNS Server;
  • Role: Hyper-V;
  • Role: Windows Fax Service;
  • Business-erako Skype;
  • SysInternals;
  • System Center;
  • Visual Studio;
  • Windows Address Book;
  • Windows Backup Engine;
  • Windows Console Driver;
  • Windows Defender;
  • Windows DirectX;
  • Windows Event Tracing;
  • Windows Installer;
  • Windows Kernel;
  • Windows Mobile Device Management;
  • Windows Network File System;
  • Windows PFX Encryption;
  • Windows PKU2U;
  • Windows PowerShell;
  • Windows Print Spooler Components;
  • Windows Remote Procedure Call;
  • Windows TCP/IP;
  • Windows Trust Verification API.

Azalpena:

Segurtasun eguneratzeen inguruko Microsoft argitalpenean 65 ahultasun jaso dira; 11 kritiko gisa sailkatu dira, 45 garrantzitsu gisa, 2 moderatu gisa eta 7 oraindik larritasun-mailarik esleitu gabe.

Konponbidea: 

Dagokion segurtasun-eguneratzea instalatzea. Microsoften orrian eguneratze horiek egiteko azalpenak eman dira.

Xehetasuna: 

Argitaratutako ahultasun mota berriak honakoekin bat datoz:

  • Zerbitzua ukatzea,
  • Pribilegioak handitzea,
  • Informazioa zabaltzea,
  • Kodearen urrutiko exekuzioa.
  • Segurtasun ezaugarrien omisioa,
  • Nortasuna ordeztea (spoofing).

GARRANTZITSUA

  • Microsoftek segurtasun-ohar bat argitaratu du larritasun handiko ahultasun bat konpontzeko, Microsoft Wink32k sistemako pribilegioen eskalatzearen motakoa, CVE-2021-1732 identifikatzailearekin. 
  • Tokiko erasotzaile batek ahultasun hori baliatu lezake kaltetutako sistema baten kontrola bereganatzeko. Ahultasun hori egun baliatzen ari dira.
  • Microsoftek post argitaratu du, eta horren bidez adierazi du 3 ahultasun daudela Windowsen TCP/IP inplementazioan, eta erasotzaileek urrunetik baliatu ditzaketela, egiaztatu beharrik gabe. Lehenengo biak larritasun kritikokoak dira, eta horien bidez urrutiko kodea exekutatu liteke (CVE-2021-24074 eta CVE-2021-24094); hirugarrena larritasun handikoa da, eta horren bidez zerbitzu ukapenaren motako erasoak burutu litezke (CVE-2021-24086).

Etiketak: 0day, Eguneratzea, Komunikazioak, DNS, IoT, Microsoft, Nabigatzailea, Pribatutasuna, Ahultasuna.