Argitalpen data: 2020/08/12
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Segurtasun eguneratzeen inguruko abuztuko Microsoft argitalpenean 124 ahultasun jaso dira oraingoan; 14 kritiko gisa sailkatu dira eta 103 garrantzitsu gisa.
Konponbidea:
Dagokion segurtasun-eguneratzea instalatzea. Microsoften orrian eguneratze horiek egiteko azalpenak eman dira.
Xehetasunak:
Argitaratutako ahultasun mota berriak honakoekin bat datoz:
GARRANTZITSUA: Microsoftek adierazi du bi ahultasun aktiboki baliatzen ari direla erasotzaileak, zehazki Internet Explorer 11 sistemari eragiten dion urrutiko exekuzio arloko ahultasun bat; CVE-2020-1380 identifikatzailea esleitu zaio. Beste ahultasunak Windowsen hainbat produkturi eragiten die, eta nortasuna ordezteko balio dezake; CVE-2020-1464 identifikatzailea esleitu zaio.
Etiketak: Eguneratzea, Microsoft, Nabigatzailea, Ahultasuna, Windows.