Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

2018ko uztaileko Microsoften segurtasun buletina

Argitalpen data: 2018/07/11

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Internet Explorer
  • Microsoft Edge
  • Microsoft Windows
  • Microsoft Office, Microsoft Office Services eta Web Apps
  • ChakraCore
  • Adobe Flash Player
  • . NET Framework
  • ASP.NET
  • Microsoft Research JavaScript Cryptography Library
  • Skype for Business and Microsoft Lync
  • Visual Studio
  • Microsoft Wireless Display Adapter V2 Software
  • PowerShell Editor Services
  • Visual Studio Code-rako PowerShell Extension
  • Active Directory Federation Services-erako Web Customizations

Azalpena:

Microsoftek hilean behin segurtasun eguneraketei buruz argitaratzen duen argitalpeneko hile honetako alean 50 ahultasun jaso dira. Horietatik 17 kritiko gisa sailkatu dira eta 33 garrantzitsu gisa. Gainerako ahultasunak larritasun ertain edo baxukoak dira.

Konponbidea:

Dagokion eguneraketa instalatzea. Segurtasun eguneraketen instalazioaren informazio webgunean eguneraketa metodo ezberdinei buruz informatzen da.

Xehetasuna:

Uztailari dagokion segurtasun eguneraketen buletinean hainbat segurtasun ahultasun argitaratu dira, mota hauetakoak:

  • Zerbitzuaren ukapena.
  • Pribilegioen igoera.
  • Informazioa ezagutaraztea.
  • Kodearen urrutiko exekuzioa.
  • Segurtasunari ihes egitea.
  • Ordezpena.
Etiketak: Eguneraketa, Microsoft, Ahultasuna