Argitalpen data: 2020/7/15
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Microsoften segurtasun eguneratzeen uztaileko argitalpenean 115 zaurgarritasun eman dituzte: 12 kritikoak eta 103 garrantzitsuak.
Konponbidea:
Xehetasunak:
Hauek dira argitaratutako zaurgarritasun motak:
GARRANTZITSUA: Windows Domain Name System-eko (DNS) zerbitzarietan kodearen urrutiko exekuzio-zaurgarritasuna ageri da, eskaerak behar bezala kudeatu ezin dituztenean. Erasotzaile batek eskaera maltzurrak bidal ditzake Windowsen DNS zerbitzari batera, eta horrek kode arbitrarioa exekutatzeko aukera emango lioke, tokiko sistemaren kontuaren testuinguruan. DNS zerbitzari gisa konfiguratuta dauden Windowsen zerbitzariak zaurgarritasun horren eraginpean daude. Zaurgarritasun hori modu masiboan aprobetxa daiteke. CVE-2020-1350 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
Etiketak: Eguneratzea, DNS, Microsoft, nabigatzailea, zaurgarritasuna, Windows