Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

2018ko maiatzeko Microsoften segurtasun-buletinak

Argitaratze-data: 2018/05/09

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Internet Explorer
  • Microsoft Edge
  • Microsoft Windows
  • Microsoft Office and Microsoft Office Services and Web Apps
  • ChakraCore
  • Adobe Flash Player
  • .NET Framework
  • Microsoft Exchange Server
  • Windows Host Compute Service Shim

Azalpena:

Segurtasun eguneraketen inguruko hileroko Microsoft argitalpenean 67 ahultasun jaso dira oraingoan; 22 kritiko gisa sailkatu dira eta 45 garrantzitsu gisa. Gainerakoak larritasun baxu edo ertainekoak dira.

Konponbidea:

Dagokion eguneraketa instalatzea. Segurtasun eguneraketak instalatzeko informazio orrian eguneratzeko metodoen inguruko informazioa jaso da.

Xehetasuna:

Maiatzari dagokion segurtasun eguneraketen buletinean mota hauetako hainbat segurtasun-ahultasun argitaratu dira:

  • Zerbitzua ukatzea.
  • Pribilejioen eskalatzea.
  • Informazioa zabaltzea.
  • Kodearen urrutiko exekuzioa.
  • Segurtasunari ihes egitea.

Etiketak: Eguneraketa, Microsoft, Nabigatzailea, Sistema Eragilea, Ahultasuna