Argitalpen data: 2020/08/20
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Ahultasun honek Cisco ENCS 5400-W eta CSP 5000-W serieetako gailuei eragiten die Cisco vWAAS exekutatzen badute (6.4.5 edo 6.4.3d bertsioak eta NFVIS irudi paketatuak dituzten aurrekoak).
Azalpena:
Ahultasun hori barneko segurtasun-probetan atzeman zen. Kritikoa da, berezko kredentzialak eta estatikoak erabiltzen dituztenen motakoa.
Konponbidea:
Ciscok ahultasun hori konpondu zuen Cisco vWAAS sisteman, 6.4.3e, 6.4.5a bertsioekin eta NFVIS irudi paketatuaren osteko bertsioekin. Ciscoren deskarga zentroan eskuragarri daude.
OHARRA: ENCS 5400-W eta CSP 5000-W serieko gailuek ez dute aurreko bertsioetako vWAAS 6.4.3e eta 6.4.5a bertsioetarako eguneratzerik onartzen. Dagoeneko zuzenduta dagoen bertsio bat exekutatzeko, bezeroek instalazio berri bat egin behar dute ENCS 5400-W eta CSP 5000-W gailuetarako, Cisco WAAS pakete bateratuaren bertsioarekin.
Xehetasuna:
Baimenik gabeko urrutiko erasotzaile bat kaltetutako produktu baten NFVIS (NFV Infrastructure Software) sistemaren CLI (Command Line Interface) interfazera sar liteke, berezko kredentzialak dituzten kontuak erabiliz. Horrela, administrari pribilegioak lortu litzakete. Ahultasun horretarako, CVE-2020-3446 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneratzea, Cisco, Ahultasuna