Argitalpen data: 2020/03/09
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
IBM Spectrum Scale, bertsio guztiak.
Azalpena:
Fortinet-eko Honggang Ren ikertzaileak kritikotasun altuko ahultasun baten berri eman dio IBMri, IBM Spectrum Scale-ren bertsio guztiei eragiten diena. Urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake.
Konponbidea:
IBM-k ahultasuna arintzen duten hainbat eguneraketa argitaratu ditu, kaltetutako produktuaren eta bertsioaren arabera.
Segurtasun eguneraketak ezin aplikatuz gero, harremanetan jarri IBMren arreta zerbitzuarekin.
Xehetasuna:
Ahultasuna Spectrum Scale-ren fitxategien sisteman dago. Urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake Spectrum Scale-k kudeatutako sistemetan. Ahultasun horretarako CVE-2020-4217 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, IBM, Ahultasuna