Argitaratze-data: 2022/06/22
Garrantzia: Kritikoa
Eragindako baliabideak:
Azalpena:
HPE Product Security Response Team-ek larritasun kritikoko kalteberatasun bat jakinarazi du, eragindako gailuan informazio sentikorra zabaltzea eragin dezakeena.
Konponbidea:
Kalteberatasun hau konpontzeko, gomendatzen da (T6031H03^ADQ) zuzenketa duen SPRa instalatzea eta sistemako DSM/SCM erabiltzaile guztien pasahitzak aldatzea. Next L-series RVUak ere aplikatuta dauka zuzenketa.
Xehetasunak:
DSM/SCM SPR T6031H03^ADP: kalteberatasun batek informazio sentikorraren bistaratze oharkabea eragin dezake. CVE-2022-28621 identifikatzailea esleitu zaio kalteberatasun horri.
Etiketak: Eguneraketa, HP, Kalteberatasuna