Argitalpen data: 2019/11/13
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Cisco ASA eta Cisco FTD softwareen bertsio guztiak.
Azalpena:
Kodearen urruneko exekuzio erako ahultasun bat aurkitu da, Cisco ASA eta Cisco Firepower-en (FTD) bertsio guztietako softwarean txertatuta dagoen Lua interpretatzailearen inplementazioari eragiten diona.
Konponbidea:
Ciscok ez du argitaratu ahultasun honi aurre egiten dion software eguneraketarik. Ildo beretik, fabrikatzaileak ez du behin-behineko konponbiderik eskaini ahultasun hori une honetan arindu ahal izateko.
Ahultasun hori baliatu ahal izatearen arriskua murrizteko, INCIBE-CERTek erabiltzaileei gomendatzen die ondoko neurri babesleak hartzea:
Xehetasuna:
Aurkitutako ahultasunaren jatorria honakoa da: administratzaile pribilegioak dituzten erabiltzaileek erabil ditzaketen Lua scriptak baliatzearen bidez, baimendutako funtzioetara egiten diren deietan dauden murrizpen ez-nahikoak. Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, erasotzaileak pilaren gainezkatze egoera aktibatu lezake eta kode arbitrarioa root pribilegioekin exekutatu, kaltetutako gailuak duen Linux sistema eragilean.
Lua scripten bitartezko Cisco ASA gailuen kasuan, administratzaile pribilegioak lituzkeen erasotzaile batek VPN saio bat ezartzeko unean dinamikoki ebaluatzen diren sarbide kontroleko atributuen kudeaketarako Dynamic Access Policy (DAP) funtzioak defini litzake.
Cisco Firepower (FTD) gailuetan Lua scriptak erabil ditzakete administratzaile pribilegioak dituzten erabiltzaileek IP trafikoa identifikatu eta iragazteko logika pertsonalizatu bat definitzeko, Firepower Management Center-en (FMC) txertatuta dagoen Custom Application Detectors funtzionaltasunaren bidez.
Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Linux, Ahultasuna