Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Kodearen urruneko exekuzioa IBM Spectrum Control-en

Argitalpen data: 2018/08/07

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • IBM Tivoli Storage Productivity Center: 5.2.0tik 5.2.7.1era bitarteko bertsioak
  • IBM Spectrum Control: 5.2.8tik 5.2.13ra bitarteko bertsioak

Azalpena:

IBMk segurtasun buletin bat argitaratu du bere IBM WebSphere Application Server softwareak duen ahultasun baten berri emateko, kodearen urruneko exekuzioaren erakoa, hain zuzen.

Konponbidea:

IBM Spectrum Controlen fix egokia ezartzea, ondoko loturan azaltzen diren argibideak jarraituz:

Xehetasuna:

  • Apache MyFaces eta Oracle Mojarra baliatuz urruneko erasotzaile batek kode aleatorioa exekuta lezake sisteman, ViewStateren aukeren konfigurazio okerrak eraginda. ViewState konfiguratuta badago egoeraren informazio ez zifratua erabiltzeko, erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake zerbitzariaren klaseen bidean dagoen edozein kode exekutatzeko. Oraindik ez zaio inolako CVErik eman ahultasun honi..

Etiketak: IBM, Ahultasuna