Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

DoS eta kodearen urruneko exekuzioa Cisco-ren hainbat produktutan

Argitalpen data: 2019/06/06

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak: 

  • Expressway Series, sarbide mugikorrerako eta urruneko sarbiderako konfiguratuta IM&P Service-rekin, X8.1etik X12.5.2ra bitarteko bertsioak
  • TelePresence VCS, sarbide mugikorrerako eta urruneko sarbiderako konfiguratuta IM&P Service-rekin, X8.1etik X12.5.2ra bitarteko bertsioak
  • Unified Communications Manager IM&P Service, honako bertsioak: 
    • 10.5(2)
    • 11.5(1)
    • 12.0(1)
  • Cisco Industrial Network Director, 1.6.0 baino lehenagoko bertsioak

Azalpena: 

Ciscok bere produktu batzuei eragiten dieten zerbitzuaren ukapen erako ahultasun bat eta kodearen exekuzio arbitrarioko beste bat argitaratu ditu.

Konponbidea: 

Ciscok hainbat eguneraketa argitaratu ditu, kaltetutako produktuaren arabera, bere deskargen zentroan eskuragarri.

  • Expressway Series, sarbide mugikorrerako eta urruneko sarbiderako konfiguratuta IM&P Service-rekin, X12.5.3 edo goragoko bertsio batera eguneratu.
  • TelePresence VCS, sarbide mugikorrerako eta urruneko sarbiderako konfiguratuta IM&P Service-rekin, X12.5.3 edo goragoko bertsio batera eguneratu.
  • Unified Communications Manager IM&P Service:
    • 10.5(2) bertsioaren kasuan, 11.5(1) SU6 edo 12.5(1) bertsioetara eguneratu
    • 11.5(1) bertsioaren kasuan, 11.5(1) SU6 bertsiora eguneratu
    • 12.0(1) bertsioaren kasuan, 12.5(1) bertsiora eguneratu
  • Cisco Industrial Network Director, 1.6.0 edo goragoko bertsiora eguneratu.

Detalle:

  • Urruneko erasotzaile batek gaizki sortutako autentifikazio eskaera bat bidal lezake Extensible Messaging and Presence Protocol-era (XMPP), eta horrela autentifikazio zerbitzuaren ustekabeko berrabiatzea eragin eta zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) sortu. Ahultasun horretarako CVE-2019-1845 identifikatzailea erabili da.
  • Aplikazioan kargatutako fitxategien baliozkotze oker bat baliatuz, administratzaile pribilegioak lituzkeen autentifikatutako erasotzaile batek fitxategi arbitrario bat karga lezake eta kodea exekutatu. Ahultasun horretarako CVE-2019-1861 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna