Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Kodearen urruneko exekuzioa IBMren WebSphere Application Server-en

Argitalpen data: 2019/05/16

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak: 

  • WebSphere Application Server ND, 9.0 bertsioa
  • WebSphere Application Server ND, 8.5 bertsioa
  • WebSphere Virtual Enterprise, 7.0 bertsioa

Azalpena:

IBMko Ryan Wincey-k WebSphere Application Server Network Deployment-ek duen kodearen urruneko exekuzio erako ahultasun baten berri eman du.

Konponbidea:

Gomendatutako konponbidea da ahalik azkarren behin-behineko partxea aplikatzea, produktu bakoitzerako APARa duen Fixpack edo PTF.

  • WebSphere Application Server ND tradicional eta WebSphere Application Server ND Hypervisor Edition-en kasuan, 9.0.0.0tik 9.0.0.11ra bitarteko bertsioak: 
    • fixpack-en gutxieneko mailetara eguneratzea, behin-behineko partxeak eskatzen duenaren arabera, eta ondoren PH11655 behin-behineko konponbidea aplikatzea, edo bestelao
    • fixpack 9.0.0.12 edo ondorenekoa aplikatzea (aurreikuspenen arabera, 2019ko bigarren hiruhilekoan eskuragarri).
  • WebSphere Application Server ND tradicional eta WebSphere Application Server ND Hypervisor Edition-en kasuan, 8.5.0.0tik 8.5.5.15ra bitarteko bertsioak: 
    • fixpack-en gutxieneko mailetara eguneratzea, behin-behineko partxeak eskatzen duenaren arabera, eta ondoren PH11655 behin-behineko konponbidea aplikatzea, edo bestela
    • fixpack 8.5.5.16 edo ondorenekoa aplikatzea (aurreikuspenen arabera, 2019ko hirugarren hiruhilekoan eskuragarri).
  • WebSphere Virtual Enterprise Edition v7.0ren kasuan: PH11655 behin-behineko partxea aplikatzea. 
    • OHARRA: WebSphere Virtual Enterprise V7 zerbitzuz kanpo dago. Horregatik, IBMk gomendatzen du produktua eguneratzea zerbitzua duen bertsio, release edo plataforma batera.

Xehetasuna:

  • IBM WebSphere Application Server NDk ahalbidetu liezaioke urruneko erasotzaile bati sisteman kode arbitrarioa exekutatzea, fidagarriak ez diren iturrietatik serializatutako objektuen sekuentzia batekin, bereziki diseinatutakoa. Ahultasun horretarako CVE-2019-4279 kodea erreserbatu da.

Etiketak: IBM, Ahultasuna