Argitalpen data: 2020/06/11
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Windowserako VMware Horizon Client, 5.4.3 baino lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Windowserako VMware Horizon Client-ek duen pribilegioen eskalatze erako ahultasun bat argitaratu da.
Konponbidea:
5.4.3 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
Windowserako VMware Horizon Client-ek pribilegioen eskalatze erako ahultasun bat dauka, karpetaren baimenen konfigurazioaren eta liburutegien karga ez-seguruaren ondorioz. Ahultasun horretarako CVE-2020-3961 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, VMware, Ahultasuna