Argitaratze-data: 2018/04/05
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Microsoftek segurtasun partxe bat argitaratu du ziklotik kanpo, Microsoft Malware Protection Engine delakorako.
Konponbidea:
Kaltetutako sistema eguneratzea, Microsoftek banatutako partxe automatikoen bidez.
Xehetasuna:
Microsoften malwarearen aurkako motorrak memoriaren korrupzioaren ahultasun bat dauka, eta kodearen exekuziorako aukera ematen du, SYSTEM pribilegioekin, manipulatutako artxibo bat eskaneatzen denean malware bila. Azterketa hori automatikoki egiten da, denbora errealeko babesa aktibatuta dagoenean. Ahultasun horretarako CVE-2018-0986 kodea erreserbatu da.
Etiketak: Microsoft, Ahultasuna