Argitalpen data: 2020/05/12
Garrantzia:
Altua
Kaltetutako baliabideak:
- BIG-IP (APM), honako bertsioak:
- 15.0.0 - 15.1.0,
- 14.1.0 - 14.1.2,
- 13.1.0 - 13.1.3,
- 12.1.0 - 12.1.5,
- 11.6.1 - 11.6.5;
- BIG-IP APM Clients, honako bertsioak:
Azalpena:
Red Team/CERT Société Générale-ko Juliette
Chapalain-ek bi ahultasun aurkitu ditu, biak larritasun altukoak, F5-ek
Windowserako duen BIG-IP Edge Client produktuari eragiten diotenak, fitxategi
eta karpeten baimen ez-nahiko eta aldez aurretik askatutako memoriaren
erabilpen erakoak.
Konponbidea:
BIG-IP APMren 13.1.0 eta ondorengo
bertsioetan, APM Clients-en osagaiak BIG-IP software-tik aparte egunera
daitezke, hemen adierazten den moduan: K52547540: Updating BIG-IP Edge Client for the BIG-IP APM
system eta K13757: BIG-IP Edge Client version matrix.
Xehetasuna:
- BIG-IP Edge Client Windows Installer Serviceren aldi baterako karpetak baimen desegokiak dituzten fitxategi eta karpetak ditu, eta sinatutako .exe eta MSI fitxategiak exekutatzea ahalbidetzen du. Hori baliatuz pribilegiorik gabeko erabiltzaile batek pribilegioen eskalatzea egin lezake Windowsen bezeroan. Ahultasun horretarako CVE-2020-5896 identifikatzailea erreserbatu da.
- BIG-IP Edge Client Windows ActiveX-k duen aldez aurretik askatutako memoria erako ahultasuna baliatuz, erasotzaile batek akatsak eragin litzake nabigatzailearen memorian, edo kodea exekuta lezake nabigatzailetik, asmo gaiztoko webgune bat sortuz eta Internet Explorer nabigatzailean kargatuz, BIG-IP Edge Client-en erabiltzaileek erabiltzen dutena. Ahultasun horretarako CVE-2020-5897 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna