Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun IBMren Db2-n

Argitalpen data: 2018/07/09

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

IBM Db2ren bertsio hauek:

  • V9.7.
  • V10.1.
  • V10.5.
  • V11.1.

Azalpena:

IBMk kritikotasun altuko 3 ahultasun aurkitu ditu Db2-n. Horien bitartez, erasotzaile lokal batek pribilegioen igoera lor lezake eta kode arbitrarioa exekutatu.

Konponbidea:

IBMk erabiltzaileen eskura jarri ditu ahultasunak konpontzen dituzten segurtasun eguneraketak, kaltetutako Db2ren bertsio eta plataforma bakoitzaren arabera.

Db2ren eguneraketak honakoak dira:

  • V9.7 FP11, V9.7 bertsioetarako.
  • V10.1 FP6, V10.1 bertsioetarako.
  • V10.5 FP9, V10.5 bertsioetarako.
  • V11.1.3 iFix001, V11.1.3 bertsioetarako.

Deskargetarako loturak Erreferentziak atalean daude eskuragarri.

Xehetasuna:

  • Db2n fidagarriak izan ez daitezkeen bideetan zehar liburutegien karga baliatuz, sisteman pribilegio baxuak dituen erasotzaile batek sarbide osoa lor lezake Db2ren instantzia kontura. Ahultasun horretarako CVE-2018-1487 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Windowsen Db2 Administration Server-ek dituen hainbat ahultasun baliatuz, erabiltzaile lokal batek kode arbitrarioa exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2018-1458 identifikatzailea erreserbatu da.
  • db2support tresnak katea formatuko ahultasun bat dauka. Hori baliatuz erabiltzaile lokal batek kode arbitrarioa exekuta lezake. Ahultasun horretarako CVE-2018-1566 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, IBM, Ahultasuna