Argitalpen data: 2020/08/17
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
Apache Struts 2, 2.0.0 eta 2.5.20 bitarteko bertsioak.
Azalpena:
Apple Information Security erakundeko Matthias Kaiser eta Mitsui Bussan Secure Directions Inc. Enpresako Takeshi Terada ikertzaileek larritasun handi eta ertaineko 2 ahultasunen berri eman dute; kodearen urrutiko exekuzio eta zerbitzuaren ukapenari dagozkio, hurrenez hurren.
Konponbidea:
Apache Struts 2 sistema 2.5.22 bertsiora eguneratzea.
Xehetasunak:
- Apache Struts sistemako framework delakoek, konprobatzea bortxatzen denean, etiketa-atributu jakin batzuei (hala nola id) esleitutako atributuen balioen ebaluazio bikoitza egiten dute, beraz, posible izango litzateke etiketa baten atributuak erakusten direnean berriz ere ebaluatuko den balio bat pasatzea. Arazo hori aplikatzen da soilik OGNL ebaluazioa Struts etiketaren atributu baten barruan sendotzen denean, ebaluatzeko adierazpenak balioztatu eta prozesatu gabeko sarrera bati erreferentzia egiten dionean, erasotzaile batek zuzenean aldatu lezakeena, dagokion eskaera sortuz eta kodearen urrutiko exekuzio-egoera posible bat sortuz (RCE). Ahultasun horretarako CVE-2019-0230 kodea erreserbatu da
Tarteko larritasuna duen ahultasunerako CVE-2019-0233 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneratzea, Apache, Ahultasuna