Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Apache Tomcat, hainbat zaurgarritasun

Argitalpen-data: 2020/7/15

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak: 

Apache Tomcat, bertsioak:

  • 7.0.27 bertsiotik 7.0.104 bertsiora arte;
  • 8.5.0 bertsiotik 8.5.56 bertsiora arte;
  • 9.0.0.M1 bertsiotik 9.0.36 bertsiora arte;
  • 10.0.0-M1 bertsiotik 10.0.0-M6 bertsiora arte.

Azalpena: 

Apache Tomcat-en 7, 8, 9 eta 10 bertsioetan bi zaurgarritasun daude (bata kritikoa eta bestea ertaina), WebSocket-en zerbitzua ukatzeko motakoak (DoS) eta HTTP/2 protokoloan daudenak, hurrenez hurren.

Konponbidea: 

Eguneratu bertsio hauetara:

  • 7.0.105;
  • 8.5.57;
  • 9.0.37;
  • 10.0.0-M7.

Xehetasunak: 

  • WebSocket marko bateko payload luzera ez da behar bezala baliozkotzen. Balio ez duten payload luzerek amaigabeko begizta sor dezakete. Karga-luzera baliogabeak dituzten eskabide askok zerbitzua ukatzea eragin dezakete (DoS). CVE-2020-13935 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.
  • h2c konexio zuzen batek (HTTP/2 TCP gainean) ez du askatzen HTTP/1.1 prozesadorea, HTTP/2-ra eguneratu ondoren. Eskaera horien kopuru nahikoa eginez gero, OutOfMemoryException erako salbuespen bat gerta liteke, eta horrek zerbitzua ukatzea ekarriko luke (DoS). Ez dio eragiten Apache Tomcat-en 7 bertsioari. CVE-2020-13934 identifikatzailea esleitu zaio zaurgarritasun horri.

Etiketak: Eguneratzea, Apache, zaurgarritasuna