Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun IBMren BigFix Platform sisteman

Argitaratze-data: 2018/04/27

Garrantzia: Alta

Kaltetutako baliabideak:

BigFix Platform bertsio hauek:

  • 9.2.
  • 9.5.

Azalpena:

Hainbat ahultasun atzeman dira BigFix Platform sisteman; hiru tarteko kritikotasuna dutenak eta bat kritikotasun altukoa.

Konponbidea:

Ahultasun horiek konpontze aldera, hainbat partxe argitaratu dira, bertsioaren araberakoak:

  • BigFix Platform 9.2 bertsiorako, 14 partxea.
  • BigFix Platform 9.5 bertsiorako, 9 partxea.

Xehetasuna:

Larritasun handiko ahultasuna BigFix Relay Diagnostic orrian egindako egiaztatze-saiakeren kudeaketa txar bat izan da. Erasotzaile batek hiztegi eraso bat edo indarrezkoa egin lezake. Ahultasun horretarako CVE-2018-1475 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneratzea, IBM, Ahultasuna