Argitalpen data: 2020/04/15
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- ClearPass Policy Manager, 6.8.4 bertsioa baino lehenagoko 6.8.x bertsioak;
- ClearPass Policy Manager, 6.7.13 bertsioa baino lehenagoko 6.7.x bertsioak.
Azalpena:
Luke Young, Sathish eta Darrell Damstedt ikertzaileek 4 ahultasunen berri eman diote Aruba-ri, bat larritasun kritikokoa, beste bat larritasun altukoa eta beste bi larritasun ertainekoak. Autentifikatutako urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake, pribilegioen eskalatzea egin, informazio konfidentziala ezagutarazi edo segurtasun murrizpenak saihestu eta cluster-a arriskuan jarri.
Konponbidea:
- ClearPass Policy Manager, 6.8.x bertsioak 6.8.4 bertsiora eguneratzea;
- ClearPass Policy Manager, 6.7.x bertsioak 6.7.13 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
- Larritasun kritikoko ahultasuna baliatuz, ClearPass-en kudeaketa interfazearen sare segmentu berdinean dagoen erasotzaile batek aldaketak egin litzake ClearPass-en datu base batzuetan, bereziki sortutako HTTP eskaerak bidaliz. Horrela cluster-a guztiz jar lezake arriskuan. Ahultasun horretarako CVE-2020-7114 identifikatzailea erreserbatu da.
- Kritikotasun altuko ahultasunaren jatorria zerbitzariaren aldean dagoen injekzio bat da. Hori baliatuz autentifikatutako erasotzaile batek kodearen urruneko exekuzioa egin lezake. Ahultasun horretarako CVE-2020-7111 identifikatzailea erreserbatu da.
- Larritasun ertaineko ahultasunetarako CVE-2020-7110 eta CVE-2020-7113 identifikatzaileak erreserbatu dira.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna