Argitalpen data: 2020/10/07
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
HP Device Manager sistemaren bertsio
guztiak.
Azalpena:
Nick Bloor segurtasun ikertzaileak 3
ahultasunen berri eman dio HP PRST taldeari (Product Security Response Team).
Bat larritasun kritikokoa da, eta beste biak handikoak. Motak: urrutiko
metodoaren inbokazioa, zifratze ahula eta pribilegioen eskalatzea.
Konponbidea:
- HP Device Manager 4.7: laster Service Pack 13 argitaratuko da, ahultasun horiek konpontzeko;
- HP Device Manager 5.0: 5.0.4 bertsiora
eguneratzea.
Xehetasunak:
- Ahultasun horren bidez, urrutiko erasotzaile bat baliabideetara sar liteke, baimenik gabe. Ahultasun kritiko horretarako, CVE-2020-6926 identifikatzailea esleitu da.
- Ahultasun horren bidez, HP Device Manager sistemaren barruan modu lokalean administratutako kontuek hiztegi erasoak izan litzakete, zifratze ahularen inplementazio baten ondorioz. Active Directory sistemako baimendutako kontuak erabiltzen dituzten bezeroei ez die eragiten. Ahultasun horretarako, CVE-2020-6925 identifikatzailea esleitu da.
- Ahultasun horren bidez, erasotzaile batek SYSTEM pribilegioak lortu litzake. Kanpo datu-base bat erabiltzen duten (Microsoft SQL Server), eta Postgres zerbitzu integratua instalatu ez duten bezeroei ez die eragiten. Ahultasun horretarako, CVE-2020-6927 identifikatzailea esleitu da.
Etiketak: Eguneratzea, HP, Ahultasuna