Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Netgear-en N300 WNR2000v5 gailuan

Argitalpen data: 2019/09/10

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

Router Netgear N300 WNR2000v5, firmware-aren 1.0.0.70 bertsioa.

Azalpena: 

Cisco Talos-eko Dave McDaniel-ek zerbitzuaren ukapen erako bi ahultasunen berri eman du, Netgear-en N300 WNR2000v5 haririk gabeko router-ari eragiten diotenak.

Konponbidea: 

Netgear N300 WNR2000v5 1.0.0.72 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna: 

  • Netgear N300 WNR2000v5 produktuan zerbitzuaren ukapen erako ahultasun bat dago HTTP zerbitzariaren saioak kudeatzeko funtzionaltasunean. User-Agent katea hutsik duen HTTP eskari bat autentifikazioa behar duen orrialde batera bidaliz gero, erakusle huts bat ezabatzea gerta liteke, eta ondorioz HTTP zerbitzua blokeatuko litzateke. Autentifikatu gabeko erasotzaile batek bereziki diseinatutako HTTP eskari bat bidal dezake ahultasun hori aktibatzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-5054 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Zerbitzuaren ukapen erako ahultasun bat dago Netgear N300 WNR2000v5 haririk gabeko router-aren Host Access Point Daemon-en (hostapd).< WFAWLANConfig:1#PutMessage > zerbitzura sekuentzia baliogabe batean bidalitako SOAP eskaera batek erakusle huts baten deserreferentzia eragin dezake, eta ondorioz hostapd zerbitzuaren akats bat gertatuko litzateke. Autentifikatu gabeko erasotzaile batek bereziki diseinatutako SOAP eskari bat bidal dezake ahultasun hori aktibatzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-5055 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna