Argitalpen data: 2019/09/04
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Aruba Mobility Controllers, firmwarearen ondoko bertsioak dituztenak:
- ArubaOS 6.x, 6.4.4.21 baino lehenagoko bertsioa;
- ArubaOS 6.5.x, 6.5.4.13 baino lehenagoko bertsioa;
- ArubaOS 8.x, 8.2.2.6 baino lehenagoko bertsioa;
- ArubaOS 8.3.0.x, 8.3.0.7 baino lehenagoko bertsioa;
- ArubaOS 8.4.0.x, 8.4.0.3 baino lehenagoko bertsioa.
Azalpena:
Aruba-k jakinarazi du Aruba Mobility Controllers-en exekutatzen diren bertsio batzuek ahultasunak dituztela. Horiek baliatuz, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake azpiko sistema eragileak sistemaren pribilegio guztiekin.
Konponbidea:
Ondoko eguneraketak aplikatzea, kaltetutako bertsioaren arabera:
- ArubaOS 6.4.4.21,
- ArubaOS 6.5.4.13,
- ArubaOS 8.2.2.6,
- ArubaOS 8.3.0.7,
- ArubaOS 8.4.0.3,
- ArubaOS 8.5.0.0.
Xehetasuna:
- Network-listener osagaiak kodearen urruneko exekuzio erako ahultasuna dauka ArubaOSren bertsio batzuetan. Erasotzaile batek, mugikortasun kontrolatzaile bati bereziki diseinatutako IP trafikoa transferitzeko gaitasuna balu, PAPI protokoloa (UDP 8211) baliatuz, prozesuan akats bat eragin lezake, edo azpiko sistema eragilean kode arbitrarioa exekutatu sistemaren pribilegio guztiekin. Ahultasun horretarako CVE-2018-7081 identifikatzailea erreserbatu da.
- ArubaOS softwarearen web osagai batzuk ahulak dira CRLF injekzioaren eta islatutako Cross-Site Scripting-en (XSS) aurrean. Erasotzaile batek URLren parametro jakin batzuk bidal litzake ahultasun hori baliatzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-5314 identifikatzailea erreserbatu da.
- ArubaOSren web kudeaketarako interfazeak duen komandoen injekzio erako ahultasuna baliatuz, autentifikatutako erasotzaile batek komando arbitrarioak exekuta litzake azpiko sistema eragilean. Asmo gaiztoko administratzaile batek gaitasun hori balia lezake atzeko ateak instalatzeko edo sistemaren konfigurazioa aldatzeko, erregistrorik gera ez dadin. Ahultasun honek ArubaOS 8.x bertsioei soilik eragiten die. Ahultasun horretarako CVE-2019-5315 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna