Argitalpen data: 2019/05/27
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
FortiOS, honako bertsioak:
- 6.0.0tik 6.0.4ra bitartekoak
- 5.6.0tik 5.6.8ra bitartekoak
- 5.4.1etik 5.4.10era bitartekoak
- 5.4.0 eta beheragoko bertsioak (5.2 adarra barne) ez daude kaltetuta.
CVE-2018-13382 identifikatzailea duen ahultasunaren kasuan, produktua soilik dago kaltetua SSL VPN web ataria gaituta baldin badago.
Azalpena:
DEVCORE Security Research Team-eko Meh Chang eta Orange Tsai ikertzaileek direktorioko jauzi eta baimentze oker erako bi ahultasunen berri eman dute.
Konponbidea:
- FortiOSen 5.4.11, 5.6.9, 6.0.5, 6.2.0 edo goragoko bertsioetara eguneratzea.
Xehetasuna:
- FortiOS SSL VPN web atariak duen direktorioko jauzi erako ahultasun bat baliatuz, autentifikatu gabeko erasotzaile batek FortiOSeko sistemako fitxategiak deskarga litzake bereziki diseinatutako HTTP baliabideen eskarien bidez, eta horrela informazioaren hedapena eragingo luke. Ahultasun horretarako CVE-2018-13379 identifikatzailea erreserbatu da.
- SSL VPN web atariak duen baimentze okerreko ahultasun bat baliatuz, autentifikatu gabeko erasotzaile batek SSL VPN web atari bateko erabiltzaile baten pasahitza alda lezake bereziki diseinatutako HTTP eskarien bidez. Ahultasun horretarako CVE-2018-13382 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna