Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Microsoft-en zikloz kanpoko hainbat ahultasun

Argitalpen data: 2019/09/24

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

  • Internet Explorer 11,
  • Internet Explorer 10,
  • Internet Explorer 9,
  • Windows Defender,
  • Microsoft Forefront Endpoint Protection 2010,
  • Microsoft Security Essentials,
  • Microsoft System Center 2012 Endpoint Protection,
  • Microsoft System Center 2012 R2 Endpoint Protection,
  • Microsoft System Center Endpoint Protection.

Azalpena: 

Microsoft-ek kritikotasun altuak dituzten zikloz kanpoko bi ahultasun konpondu ditu. Urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake edo zerbitzuaren ukapen egoera sortu.

Konponbidea: 

Dagozkien segurtasun eguneraketak instalatzea. Eguneraketen instalazioari buruzko informazio orrian hori egiteko metodo ezberdinei buruzko argibideak daude.

Xehetasuna: 

  • Ahultasun baten jatorria da fitxategien kudeaketa desegoki bat Microsoft Defender-en. Sisteman exekuzio baimenak lituzkeen erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-1255 identifikatzailea erabili da.
  • Beste ahultasunaren jatorria Internet Explorer-en scripting motorrak memoriako objektuak erabiltzeko duen modua da. Urruneko erasotzaile batek asmo gaiztoko webgune bat sor lezake kode arbitrarioa exekutatzeko edo sisteman erabiltzailearen pribilegioak lortzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-1367 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Microsoft, Nabigatzailea, Ahultasuna, Windows