Argitaratze-data: 2018/10/18
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- ThingsPro Gateway 2.1 bertsioa
Azalpena:
Kaspersky Lab enpresako Alexander
Nochvay ikertzaileak Moxaren ThingsPro Gateway tresnari eragiten dioten mota
honetako hainbat ahultasun antzeman ditu: erabiltzaileen enumerazioa,
pribilegioen handitzea, sarbide kontrol desegokia, pasahitzen aldaketa ahula,
informazio sentikorra testu soil gisa gordetzea, kodea urrutitik exekutatzea. Urrutiko erasotzaile
batek informazio sentikorra lortu lezake, pribilegioak handitu, pasahitzak
aldatu edo kode bat urrutitik exekutatu.
Konponbidea:
Moxak gailuaren 2.3 firmware
bertsioa askatu du, ahultasun horiek konpontzeko.
Erabiltzailearen
enumerazioaren motako ahultasunerako, Moxak pasahitz seguruagoak erabiltzeko
gomendatu die erabiltzaileei, honako irizpideak jarraituz:
- 8 karaktere gutxienez.
- Zenbakiak ere erabiltzea.
- Maiuskulak eta minuskulak erabiltzea.
- Karaktere bereziak erabiltzea.
Xehetasuna:
- Erabiltzaileen enumerazioa. Erasotzaile batek indar basatia erabil lezake webguneko erabiltzaileen pasahitzak lortzeko.
- Pribilegioak handitzea. Urrutiko erasotzaile batek ahultasun hori erabil dezake pribilegio gehiago lortzeko.
- Sarbide kontrol desegokia. Urrutiko erasotzaile batek ahultasun hori erabil dezake pribilegio gehiago lortzeko.
- Funtzio ez seguruak erabiltzea. Pasahitzak aldatzeko sistemak ez du pasahitz zaharra eskatzen, beraz, erasotzaile batek aukera hori baliatu lezake pasahitzak erraz aldatzeko.
- Informazio sentikorra testu arrunt gisa gordetzea. Ahultasun horrek aukera emango lioke erasotzaile bati tokenaren baimenak asmatzeko.
- Pribilegioak handitzea. Erasotzaile batek administrari pribilegioak lortu ditzake eta komandoak exekutatu, tokenaren ezkutuko API delakora sartuz.
- Kodearen urrutiko exekuzioa. Erasotzaile batek testu kateen injekzioa egin lezake eta zerbitzariari komando osagarriak exekutarazi.
Etiketak: Eguneratzea, Ahultasuna