Argitalpen data: 2020/08/12
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Intelek Intel Server System, Server Boards eta Compute Module sistemen hainbat ahultasunen berri eman du. Horien bidez, erasotzaile batek pribilegioetan gora egin lezake, edo zerbitzu ukapena eragin.
Konponbidea:
Intelek firmware bertsio berri bat argitaratu du kaltetutako produktuentzat. Zerrenda zehatza kontsulta daiteke web orrian.
Xehetasunak:
Guztira 22 ahultasun aurkitu dira; horietako 1 kritikoa eta 10 garrantzia handikoak.
Ahultasunik kritikoena 1.59 bertsioaren aurreko Intel Server Boards, Server Systems eta Compute Modules sistemen plaka batzuen egiaztatze-sistemen akats bati dagokio. Horren bidez, egiaztatu gabeko erasotzaile batek pribilegioetan gora egin lezake, ondoko sarbide baten bidez. Ahultasun horretarako, CVE-2020-8708 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneratzea, Pribatutasuna, Ahultasuna