Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun HPEren Intelligent Management Center-en

Argitalpen data: 2019/02/06

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Intelligent Management Center

Azalpena:

Incite Team-eko Matthias Kaiser eta Steven Seeley-ek 12 ahultasunen berri eman dute, horietatik bat larritasun ertainekoa, 9 altukoak eta 2 kritikoak. Guztiek ahalbidetu lezakete urrunetik kode arbitrarioa exekutatzea.

Konponbidea:

  • Oraindik ez dago eguneraketarik ahultasun horiek konpontzeko. Arintze neurri modura, zerbitzuarekiko interakzioa konfiantzako makinei soilik baimentzea aholkatzen dute.

Xehetasuna:

Larritasun kritikoa duten ahultasunak honakoak dira:

  • UrlAccessController servlet-eak duen URLen iragazte desegokia baliatuz, autentifikaziorik gabeko erasotzaile batek erabiltzailearen baliabide babestuetara sarbidea lor lezake pribilegioen eskalatzearen bidez.
  • iccSelectCommand.xhtml endpoint-ak emandako benName parametroaren kudeaketa okerraren ondorioz, erabiltzaileak emandako katearen baliozkotze okerra egiten da, orrialde bat renderizatzeko erabilia izan baino lehen. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake kaltetutako produktuaren instalazio ahuletan.

Etiketak: 0day, HP, Ahultasuna